Erretinola edo antixeroftalmikoa. Bitamina lipodisolbagarri bat da, nagusiki gibelean, animalia-gantzetan eta barazki hori, gorri eta berdeetan dagoena.
Egunean 1.000 μg erretinol hartzea gomendatzen da gizonezkoen kasuan, eta 800 μg emakumeen kasuan.
Gutxiegi hartzeak itsutasuna, larruazaleko infekzioak, hezurretako alterazioak, anemia eta anorexia eragin ditzake; gehiegi hartzeak, berriz, hiperkeratosia (larruazalaren loditzea, zelula hilez, keratinizatuz eta ezkatatuz osatua) , larruazalaren alterazioak eta teratogenesia.
Erreferentziak
Rodriguez V.M. & Simon E. (2008) Bases de la Alimentación Humana ed. Netbiblo S.L.
Mahan, L. K. & Escott-Stump, S. (1998). Nutrición y Dietoterapia de Krause (9na. ed.) McGraw-Hill Interamericana