AECOSAN

Wikia-Elika(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Kontsumoaren, Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentzia (AECOSAN) Elikagaien Segurtasunaren Espainiako Agentziak (AESAN) eta Kontsumoaren Institutu Nazionalak (INC) bat egin dutelako sortu da.


AECOSANen funtsezko helburuak:

  • Kontsumitzaile eta erabiltzaileen eskubideak bultzatzea eta sustatzea, hala produktuen segurtasunari nola euren interes ekonomikoei dagokienez.
  • Elikagaien segurtasuna bultzatzea eta, horretarako, Espainiako nekazaritzako elikagaien sektorearen kontsumitzaileei eta agente ekonomikoei bermeak eta informazio objektiboa ematea.
  • Informazioa, hezkuntza eta nutrizioaren esparruan osasuna bultzatzea (bereziki, obesitatearen prebentzioan) sustatzen duten estrategiak eta jarduerak planifikatzea, koordinatzea eta garatzea.


AECOSANek osatu eta gauzatu egingo ditu kontsumitzaileen osasuna eta segurtasuna babestearekin lotutako funtzio guztiak, araudiz Estatuko beste organismo batzuei utzitako funtzioak salbu (esate baterako, mugetan elikagai-merkantzien kontrol higieniko-sanitarioa egitea, kanpoko osasun-agintarien eskumena dena).


Erreferentziak


AECOSANen webgunea

AECOSANi buruz gehiago jakiteko

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Tresnak
Egiletza
Informazio gehiago