24 orduko oroigarria

Wikia-Elika(e)tik
Hona jo: nabigazioa, bilatu

Elikagai- eta edari-kontsumoaren erregistro kuantitatibo eta atzera begirakoa egiteko metodoa. Aurreko egunean hartutako elikagai eta edari guztiak gogoratu behar dira. Aurreko 24 orduak hartzen dira aintzat, oro har, baina ordu batzuetatik 7 egunera bitarteko erregistroak egiteko ere erabiltzen da metodo hau.


Datuak elkarrizketa baten bidez lortzen dira, eta hartutako elikagaien eta edarien kantitateak zehazki zenbatesteko teknikak erabiltzen dira (etxeko neurriak, hiru dimentsioko ereduak edo argazkiak). 24 orduko oroigarria beste metodo batzuekin baliozkotu izan da, erantzuleek jakin gabe, ingestioari zuzenean eta unean-unean behatuz. Oro har, jotzen da metodo honek gutxietsi egiten duela uneko ingestioa. Bereziki, ingestio handiak gutxietsi eta txikiei garrantzi handiegia ematen zaie.


Erantzulearen memoria-akatsek murriztu egiten dute metodoaren zehaztasuna. Egun bakar bat gogoratuta ezin da zenbatetsi pertsona bakoitzaren aldakortasuna. Hori dela eta, ohiko ingestioa aztertzeko, 3 oroigarriko txandak egin behar dira denbora-tarte batekin.


Erreferentziak


Arroyo M, Martínez de la Pera C, Rocandio AM. Valoración del estado nutritivo. En: Rodríguez VM, Simón E. Bases de la Alimentación Humana. Ed. Netbiblo S.L. La Coruña, 2008; pp. 407-419.

Yago MD, Martínez de Victoria E, Mañas M. Métodos para la evaluación de la ingesta de alimentos. En: Gil A, Ed. Tratado de Nutrición. Acción Médica. Madrid, 2005; Tomo III, p. 49-52.

Tresna pertsonalak
Izen-tarteak

Aldaerak
Ekintzak
Nabigazioa
Tresnak
Egiletza
Informazio gehiago