Zuhurtzia-printzipioa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Zuhurtzia-printzipioaren helburua da ingurumenaren babes-maila handiari eustea. Horretarako, arriskuak sortzen direnean horiek saihesteko erabakiak hartu behar dira. Alabaina, praktikoki, bere aplikazio-esparrua askoz ere zabalagoa da: kontsumitzaileen politika, elikagaiei buruzko Europako legeria, eta gizakien, animalien eta landareen osasuna ere hartzen ditu bere baitan.

Zuhurtzia-printzipioak ahalbidetu egiten du erantzun azkarra ematea, gizakien, animalien edo landareen osasunerako balizko arrisku bat sortzen denean, edo ingurumena babestu behar denean. Are gehiago, zientzia-datuek ez badute arriskua osorik zehazterik, printzipio hau erabiltzeak, besteak beste, osasunerako arriskutsuak izan daitezkeen produktuen banaketa ekidin eta produktua merkatutik ateratzeko aukera ematen du.

Online formazioa - ELIKA