Testu beltzaParasito zelulabakarra da, eta toxoplasmosia eragiten du. Batik bat etxeko eta basoko katuetan egoten den parasitoa da, eta ookiste itxurarekin kanporatzen da animalia horien gorozkien bidez.
Parasitoa pertsonek irents dezakete ookisteekin kutsaturiko barazkiak edo parasitoa duen okel kutsatua jatean.
Toxoplasmosia gaixotasun arina izan ohi da pertsonengan, baina immunodepresioa daukaten pertsonengan larriagoa izan daiteke. Dagoen fasearen arabera, haurdunengan abortuak eragin ditzake toxoplasmosiak, baita eta fetuaren malformazioak ere.
Erreferentziak