Scrapie
Jump to navigation
Jump to search
Scrapie-a, gaztelaniaz Tembladera edo Gerri-hazkura izenekin ere ezagutzen dena, gaixotasun neuro-endekatzailea da eta ardiei eta ahuntzei eragiten die bakarrik. Entzefalopatia Espongiforme Transmitigarrien (ETT) taldeko gaitza da.
Scrapie-a, gainerako ETTak bezalaxe, prioi izeneko agenteak eragiten du. Agente horiek, birusek eta bakterioek ez bezala, euren jarduera eteteko tratamendu arruntak jasaten dituzte.