Oritza

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Ugaztun emeek erditu ondoren sortzen duten lehen esnea da. Pixkanaka, 3-4 egunera "trantsizioko esnea" agertzen da, zeinaren konposizioa oritzaren eta "esne helduaren" artekoa baita. Esne heldua ez da agertzen, behin betiko, 2 aste igaro aurretik.


Oritzetik esne heldurako trantsizio horretan, hainbat aldaketa gertatzen dira konposizioan. Hala, emakume-oritza (horixka da) aberatsagoa da proteinatan, zenbait bitaminatan (A eta B12), mineraletan (sodioa, kasurako) eta kolesteroletan. Bestalde, esne helduak baino laktosa eta gantz-azido gutxiago du. Oritzaren proteina-osagaietan, jariatze-IgA (hesteak infekzioetatik babesten dituena), laktoferrina eta mikroorganismoen aurkako beste faktore batzuk dira nagusi. Oritzak, halaber, esne helduak baino energia gutxiago ematen du (% 10 gutxiago). Gainera, antigorputzetan aberatsa da, eta, horri esker, immunitate pasiboa ematen dio jaioberriari eta digestio-bidean bifidus flora ezartzea errazten du.


Erreferentziak


Rojas Hidalgo, E. 2008. Diccionario de Nutrición y términos afines. Grupo AULA MÉDICA, S.L. Madril (Espainia)

Maldonado J eta Gil M, 2010. Nutrición del lactante. "Tratado de Nutrición. III alea Nutrición humana en el estado de salud" 2en edizioa. A. Gil Argitaratzailea, Medica Panamericana Argitaletxea, Madril (Espainia)