Organokloratuak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Konposatu kimiko organikoak dira, pestizida gisa erabiltzen direnak. Oso toxikoak eta kartzinogenikoak dira (minbizia eragiten dute). Organokloratuak Kutsatzaile Organiko Iraunkorren taldekoak dira. Organokloratuak (DDTa, aldrina, endrina, dieldrina, lindanoa, metoxikloroa, endosulfana, etab.) ingurumenean urteak irauten dituzte, desagertu gabe, eta biometatu egiten dira; hots, euren kontzentrazioak gora egiten du kate trofikoan gora egin ahala.