Nutrizio enterala

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Elikatzeko modu alternatibo bat; norbaitek patologiaren bategatik normaltasunez jan ezin duenean edo beharrak asetzeko adina jan ezin duenean erabiltzen da. Likido elikagarria, hodi bidez, urdailera, duodenora edo jeiunora banatzen da zuzenean, behar diren proteina, karbohidrato, gantz, bitamina eta mineral guztiak eskaintzeko.


Hodia sudurretik urdaileraino edo hesteraino sartzen denean, hodi nasogastriko deritzo. Zenbaitetan, hodia zuzenean urdailera edo hestera sartzen da, larruazalean zehar. Kasu horietan, gastrostomia endoskopiko perkutaneo (GEP) edo jeiunostomia endoskopiko perkutaneo (JEP) esaten zaio, hurrenez hurren.


Erreferentziak


Briony Thomas & Jacki Bishop (2001). Manual of Dietetic Practice (3rd edition). Oxford: Blackwell Science.