Naftaleno polikloratuak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Naftaleno polikloratuak edo PCNak Kutsatzaile Organiko Iraunkorren taldeko substantziak dira.

Naftaleno polikloratuek hainbat aplikazio izan dituzte, hala nola, kableak isolatzea, egurra kontserbatzea, motorretako olioaren gehigarri gisa, transformatzaile eta kondentsatzaileetako fluido gisa, etab. Gainera, konposatu hauek aurkitu dira hirietako hondakin-erretegietako isurietan, kloro-alkalia edo magnesioaren produkzioa bezalako industrietan.

Gizakiak konposatu hauekiko esposizio-egoeran egoteko era garrantzitsuenetariko bat elikagaiak hartzea da; izan ere, naftaleno polikloratuak daude arrain eta mariskoetan, olioetan eta laboreetan.