Mikobakterioak naturan zabal hedatutako mikroorganismoak dira, eta uretan nahiz elikagaietan aurki daitezke. 50 espezie baino gehiago ezagutzen ditugu, eta horietatik ia erdia isolatu egin dira gizakien infekzio-prozesuetan. Espezie asko ez dira kaltegarriak pertsonen osasunarentzat, baina batzuk bereziki garrantzitsuak dira:
- Mycobacterium tuberculosis- tuberkulosia eragiten du.
- Mycobacterium leprae- legenarra eragiten du.
- Mycobacterium avium paratuberculosis- Crohn-en gaixotasunarekin lotuta dago.
- Mycobacterium bovis- behien tuberkulosia eragiten du, eta pertsonei transmititu dakieke.
Erreferentziak