Metilmerkurioa merkurioaren osagai organikoa da.
Merkurioaren toxikotasuna bere forma kimikoaren araberakoa da. Oinarrizko merkurioa ez da toxikoa aho bidez hartuz gero; izan ere, oso kopuru txikia xurgatzen da eta bizkor kanporatzen da.
Merkurioaren osagai ez-organikoak metala bera baino toxikoagoak dira; baina, ondorio biologiko latzenak osagai organiko batzuek eragindakoak dira. Are gehiago, metilmerkurioa ingurumeneko 6 osagai kimiko arriskutsuenen artean dago.
Metilmerkurioak eragindako intoxikazioaren ondorio kimikoak, funtsean, nerbio-sistemaren aldaketak dira, eta arazo sentsitibo eta motorren bidez azaltzen dira.
Merkurioa uraren elikakatearen bidez biometatzen da, eta maila altuenak tamaina handiko arrain haragijaleen artean atzematen dira, hala ur gezako nola gazikoetan. Metilmerkurioak osatzen du itsasoko arrainen merkurio kopuru osoaren % 75, eta ur gezako arrainen % 90 gutxi gorabehera.