Kromoa
Jump to navigation
Jump to search
Kromoa elementu kimikoa da, eta bere sinboloa Cr da. Funtsezko elementua da eta gorputzak ez du sortzen; hortaz, elikagaien bidez lortu behar da.
Kromoa garrantzitsua da koipe eta karbohidratoen metabolismoan. Koipe-azidoen eta kolesterolaren sintesia estimulatzen du, eta horiek funtsezkoak dira burmuinaren funtziorako eta gorputzeko bestelako prozesu batzuetarako. Kromoa garrantzitsua da, halaber, intsulinaren metabolismoan.
Kromo-iturri garrantzitsuena garagardo-legamia da. Honako hauek ere kromo-iturri onak dira: haragia, gibela, arrautzak, oilaskoa, gari hozia, sagarrak, platanoak eta espinakak.
Kromo gutxi xurgatu eta asko kanporatzen denez gero, bere toxikotasuna ez da ohikoa.