Kanala

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Kanala da gizakiek kontsumitzeko animalia-espezieen (behiak, ardiak, txerriak, ahuntzak, zaldiak, eskortako animaliak, ile- eta luma-ehizakiak, eta itsas ugaztunak) gorpua, toraxeko, sabelaldeko eta pelbiseko errairik gabe (giltzurrunak salbu), azalarekin, hankekin eta buruarekin zein horiek gabe.

Kanalen muskulu-masek behar bezalako garapena izan behar dute gorputz osoan zehar. Estaldura-koipeak eta barnekoak ondo banatuta egon behar dute. Ebakitako azalera bat ukitzean gantzutasun fina eta sendotasuna atzeman behar dira.