Izurriteen kontrola

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Kanpoko organismo biziek (karraskariak, intsektuak, txoriak…) elikagaien industrian, pentsu-fabriketan edo nekazaritza- eta abeltzaintza-ustiategietan eragin dezaketen kutsadura ekiditeko hartutako neurrien multzoa da.

Kosta ahala kosta ekidin behar da intsektu eta karraskariek instalazioak kolonizatzea; izan ere, horiek izurritea eragiten dutenean, euren aurkako borroka askoz ere gogorragoa da, eta beharrezkoa izaten da produktu toxikoak erabiltzea.