Itsaskiek eragindako beherako-intoxikazioa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Beherakoa eragiten duten toxinak (DSP) itsasoko biotoxinen taldeko osagaiak dira, bi kuskuko espezieen (muskuiluak, bieirak, ostrak eta almejak) gantz-ehunetan pilatzen direnak. Toxina-pilaketaren bidez kutsatutako itsaski horiek jateak Itsaskiek Eragindako Beherako-intoxikazioa (DSP) eragiten du gizakiengan, eta honako hauek dira bere sintomak: beherakoa, goragalea, gonbitoak eta sabeleko mina.