Ikuskaritza

Wikia-Elikatik

Enpresa batean gauzatzen diren prozesu guztiak gainbegiratzea, egiaztatzea eta ziurtatzea da ikuskaritza.

Hau da, enpresari, erakundeari edo organismoari buruzko agiri guztiak aztertzea. Horren helburua da, batetik, zehaztea eskaintzen duten informazioa benetako egoerarekin bat ote datorren eta, bestetik, zehaztea euren kudeaketa- eta ekoizpen-sistema egokiak direla horien funtzionamendurako eta euren xedeak lortzeko.

Ikuskaritzak enpresa independenteek (kanpoko ikuskaritzak) edo enpresak berak (barneko ikuskaritzak) egin ditzakete. Oso lanabes egokiak dira jakiteko erakunde batek egoki funtzionatzen ote duen.