Gorputz-konposizioa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Gorputz-konposizioan sartzen da giza gorputza aztertzea, haren tamaina, forma, proportzionaltasuna, konposizioa heldutasun biologikoa eta gorputz-funtzioak neurtuz eta ebaluatuz. Haren helburua da hazkundean, nutrizioan eta kirol-errendimenduan parte hartzen duten prozesuak ulertzea eta, aldi berean, pisua edo zenbait gorputz-konpartimentu aldatzeko helburua duten dieten eraginkortasuna ebaluatzea.

Gorputz-konposizioa zehazteko, askotariko teknikak erabiltzen dira, hala nola antropometria, inpedantzia bioelektrikoaren analisia eta energia bikoitzeko X izpien bidezko absortziometria (DEXA), besteak beste. Teknika bakoitzaren neurketa-helburuaren arabera, giza gorputza zenbait maila eta konpartimentutan banatzen da, mailarik oinarrizkoenetik (atomoak) hasi eta goren mailaraino (gorputz osoa). Gorputz-konposizioa zehazteko gehien erabiltzen diren ereduetako bat bikonpartimentala da, zeinak bi zatitan banatzen baitu gorputza: gantz-masa eta gantzik gabeko masa.


Erreferentziak


Zudaire M. Qué es la composición corporal. Consumer, 2012.

Bellido D, Carreira J, Martínez M. Análisis de La composición corporal. En: Gil A, Ed. Tratado de Nutrición. Acción Médica. Madrid, 2005; Tomo III, p. 154-155.