Gantz-azido esentzialak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Organismoak ekoitzi ezin dituen eta, osasun ona izateko ezinbestekoak baitira, nahitaez dietaren osagai izan behar duten gantz-azidoak.


Gizakiarentzako gantz-azido esentzialak hauek dira: azido linoleikoa, n-6 edo ω-6 familiakoa, eta azido α-linolenikoa, n-3 edo ω-3 familiakoa. Gantz-azido poliasegabeen multzokoak dira. Iturri nagusiak hazi-olioak eta fruitu lehorrak dira. Hazi-olioei dagokienez, ekilorearena, kartamoarena, galorratzarena eta sojarena dira azido linoleikoz aberatsenak, eta sojarenak eta koltzarenak dute azido α-linoleniko gehien.


Erreferentzia


J. Mataix y F. Sánchez de Medina. Lípidos. En: Nutrición y Alimentación Humana. J. Mataix (ed) pp.85-116. Editorial Ergon. Majadahonda (Madrid), 2012.