Furanoak, Dioxinak bezala, konposatu organiko toxikoak dira eta kartzinogenoak izan daitezke. Substantzia horiek luze irauten dute ingurumenean eta oso disolbagarriak dira koipeetan; beraz, biometatu egiten dira animalien eta pertsonen gantz-ehunetan.
Asko dira furanoen ekoizpen-iturriak:
- Industria-prozesuak: produktu kloratuak (PCBak, plagizida batzuk…) sintetizatzea, mamia eta klorodun paper-orea zuritzea eta abar.
- Tenperatura-prozesuak: hondakinak erretzea (hirietako eta ospitaleetako hondakinak, hondakin bereziak), burdina sintetizatzea, zinka berreskuratzea, trafikoa…
- Beste iturri batzuk: prozesu geologiko naturalak (sumendiak, buztinak…).
- Lurzoru kutsatuak, araztegietako lokatza, sedimentuak…
Erreferentziak
Infograma Kontsumitzailea - Dioxinak, Furanoak eta PCBak - ELIKA