Fruktosemia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Fruktosemia gaixotasun genetiko autosomiko errezesibo bat da, bi entzimaren gutxiegitasunak eragin dezakeena: fruktosa-1-fosfato aldolasa entzimaren gutxiegitasunagatiko herentziazko intolerantzia eta fruktokinasa entzimaren faltagatiko fruktosuria esentzial edo onbera.


Fruktosuria asaldu onbera bat da, sintomarik gabe garatzen dena eta tratamendu espezifikorik behar ez duena. Dena dela, intolerantziaren kasuan, konposizioan fruktosa, sakarosa (glukosaz eta fruktosaz osatua dagoelako) eta sorbitola duten elikagai guztiak kendu behar dira dietatik.


Erreferentziak


Hernández Rodríguez M. Alimentación Infantil. Ed. Díaz de Santos, 3ª edición, Madrid, 2001.

Bueno M, Sarría A, Pérez-González JM. Nutrición en pediatría. Ed Ergón, 2ª edición, 2003.