Fibrosi kistikoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Birikak eta pankrea mucus likatsu eta trinko batek buxatzea eragiten duen gaixotasun genetikoa.


Fibrosi kistikoa duen pertsonak bi gene akastunak heredatuko zituen, aitarena bata, eta amarena bestea. Mutazio genetiko hori dela eta, gatz eta ur gehiegi sartzen da zeluletan, eta mucus likatsu eta itsaskor bat sortzen da, biriketako infekzioak eragin ditzakeena.


Eskuarki, sintomak bizitzako lehen urtean hasten dira: eztul etengabea, bularreko eta biriketako aldizkako infekzioak, eta pisu-irabazi txikia, besteak beste. Seinale goiztiar bat izaten da haurraren izerdia bereziki gazia izatea; umeari musu ematean sumatzen da.


Jaioberrien sintomakhazkuntza atzeratua, pisua hartzeko arazoak, heste-mugimendurik eza bizitzako lehen 24-48 orduetan, zapore gaziko azala, eta abar. Helduetan ager daitezkeen sintomakantzutasuna, pankreatitisa, arnasketako sintomak.


Hesteekin erlazionatutako sintomakabdomeneko mina, idorreria akutua dela eta; haize asko; distentsio abdominala; goragalea; apetitu-galera; gorozki argi eta usain txarrekoak, mucusa eduki eta flotatzen dutenak; pisua galtzea; eta abar.


Birikekin erlazionatutako sintomakeztula, mukiak areagotzea, itomena, sudur-kongestioa, pneumonia behin eta berriz izatea, eta abar.


Fibrosi kistikoak ez du sendabiderik; beraz, tratamenduaren helburua da sintomak arintzea eta gaixotasun horrekin errazago bizitzea.


Infekzioek eta beste konplikazio batzuek luzera eragin ditzaketen kalteak prebenitzeko edo murrizteko ere balio dezake tratamenduak.


Tratamenduaren osagarriak:

  1. Bronkodilatadoreak: biriketako aire-bideak zabaltzeko eta, hala, arnasketa errazteko.
  2. Antibiotikoak: bularreko eta biriketako infekzioak tratatzeko.
  3. Fisioterapia: mucusa biriketatik ateratzen laguntzen duten ariketak egiteko.


Birikak oso kaltetuta dauzkatenei, birikatransplantea egin behar izaten zaie.

Fibrosi kistikoa duten pertsonek kaloria eta proteina askoko dieta behar izaten dute; izan ere, pankrea mucusak buxatua duenez, ezin dituzte beren nutrizio-beharrizanak ase. Hala, digestio-organo horrek ez ditu jariatzen koipeak eta proteinak digeritzeko behar diren entzimak. Hori dela eta, paziente horiek arazoak dituzte dietatik behar adina proteina eta koipe asimilatzeko. Hori garrantzitsua da hazteko adinean dauden haurretan, behar bezala gara daitezen, eta helduetan, infekzioei aurre egiteko.


Fibrosi kistikoa duten paziente gehienek entzima pankreatikoak (adibidez, Creon) hartzen dituzte, tratamendu gisa, otordu guztietan. Entzima horiek jakien nutrienteak (koipeak eta proteinak) digeritzen laguntzen dute. Kasu batzuetan, A, D, E eta K bitamina lipodisolbagarrien gehigarriak hartu behar izaten dira, gorozkietan galtzen direnak konpentsatzeko. Zenbaitetan, bereziki haurren kasuan, gatz-osagarriak gomendatzen dira; bereziki, klima beroetan, izerdiak gatz-galera eragin dezakeen lekuetan.


Fibrosi kistikoa duten pertsonek energia askoko mokadu nutritibo bat jan behar lukete ordubetean behin, kaloria eta proteina askoko dieta behar baitute. Energia-beharrizanak asetzea zaila den kasuetan, osagarri dietetikoak erabiltzen dira, irabiaki eta zuku moduan. Pazientea bere kasa beharrizanak asetzera iristen ez bada, baliteke nutrizio enterala behar izatea elikatzeko.


Erreferentziak


National Health Service- United Kingdom

Briony Thomas & Jacki Bishop (2001). Manual of Dietetic Practice (3rd edition). Oxford: Blackwell Science.