Fenilalanina

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Aminoazido (gorputzean proteinak eraikitzeko funtsezko unitatea) esentzial bat da; hots, gizakiok dietaren bidez baino ezin dugu eskuratu.


Organismoan, fenilalanina tirosina bihurtzen da. Tirosina beste aminoazido bat da, proteinak, katekolaminak eta hormona tiroideoak —garrantzitsuak guztiak organismoak behar bezala funtziona dezan— sintetizatzeko/sortzeko erabiltzen dena.


Fenilalanina-gutxiegitasunak eragiten dituen sintomen artean, hauek daude: nahasmendua, energia falta, depresioa, alerta jaistea, memoria-arazoak eta apetitu falta.


Animalia-jatorriko proteina da fenilalanina-iturri nagusia; beraz, aminoazido horren iturri dira haragiak, arrainak, arrautza eta esnekiak.


Fenilzetonuria (PKU) duten pertsonetan, fenilalanina ez da tirosina bihurtuta metabolizatzen; beraz, fenilalanina-ingestioa murriztu egin behar da, eta tirosinarena handitu.


Erreferentziak


Mahan LK & Escott- Stump S. Nutrición y dietoterapia de Krause. 10ª Ed. 2000 McGraw-Hill Interamericana.Mexico.

Medical Center - University of Maryland