Farmako-nutriente interakzioa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Termino hau erabiltzen da nutrienteek eta elikagaietako beste konposatu ez-nutriente batzuek, bai eta digestio-aparatuan elikagaiak eta medikamentuak batera egoteak ere, farmakoetan duten eragina definitzeko. Termino honetan sartuta daude farmakoek nutrienteen erabileran dituzten eraginak ere.


Elikagaiek edo nutrienteek farmakoetan duten eragina zenbait mailatan ager daiteke: forma farmazeutikotik printzipio aktiboa askatzean, farmakoa digestio-bidean xurgatzean, farmakoa banatzean, gibelean metabolizatzean eta iraiztean. Interakzio horien ondorioak farmakologikoak izaten dira, eta epe motzera nahiz luzera ager daitezke.


Alderantziz gertatzen denean, alegia, farmakoek eragiten dutenean nutrienteen erabileran, efektuak nutrienteen ingestioan, digestioan, absortzioan, metabolismoan eta iraizpenean ager daitezke. Kasu horietan, ondorioak nutrizionalak dira, eta, agertuko badira, beharrezkoa da interakzioa epe luze samarrean gertatzea.


Haurrek eta adineko jendeak dute horrelako interakzioak jasateko arriskurik handiena: haurrek, oraindik erabat garatu gabe dituztelako organismoaren zenbait funtzio; adinekoek, nabarmen kaltetuak dituztelako funtzio horiek, eta eskuarki tratamendu farmakologiko asko izaten dituztelako, kronikoak gehienak.


Erreferentziak


T. Bermejo, F.J. Hidalgo, C. Pérez Menéndez. Interacciones entre fármacos y nutrientes. En: Tratado de Nutrición. A. Gil (ed), pp.343-366. Editorial Médica Panamericana, Madrid, 2010.