Faktore intrintsekoa edo Castle-ren faktore intrintsekoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Mukosa gastrikoko zelula parietalek (urdailaren paretako zelulek) jariatzen duten glikoproteina, zeina beharrezkoa baita hesteetan B12 bitamina xurgatzeko (animalia-jatorriko elikagai guztietan dago). Zehazki, glikoproteina hori beharrezkoa da Bsub>12 bitamina, nahiz dietatik datorrena, nahiz behazunak iraizten duena, heste meharrean xurgatzeko. Faktore intrintsekoak Bsub>12 bitaminarekin bat egiten duenean, konplexu bat osatzen dute ileonera iristean, hartzailearekin elkartzen dira, eta odol-zirkulaziora garraiatzen dira.


Erreferentziak


Ángel Gil Hernández. Tratado de Nutrición. Tomo 1. Bases Fisiológicas y bioquímicas de la nutrición. 2010