FTO genea

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

FTO genea 16. kromosoman dago, eta FTO proteina kodetzen du. Ingelesetik datorkio izena, fat mass and obesity associated gene, eta euskaraz ‘gantz-masari eta obesitateari lotutako genea’ esan nahi du, genearen zenbait aldaera (adibidez, rs9939609 polimorfismoa) gorputzeko gantz-masa totalaren eta abdomenekoaren gorakadarekin eta obesitate-arriskua handitzearekin erlazionatzen delako.


FTO proteinaren funtzioa ez da ondo ezagutzen oraindik, baina badirudi energia-balantzearen kontrolarekin erlazionatuta dagoela.


Erreferentziak


Labayen I, Ruiz JR, Ortega FB, Dalongeville J y col. Association between the FTO rs9939609 polymorphism and leptin in European adolescents: a possible link with energy balance control. The HELENA study. International Journal of Obesity 2011; 35; 66-71.