Eusko Label elikagaiak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Fundación Kalitatea Fundazioak diseinatu eta kontrolatutako arauak betez ekoitzi eta landu diren elikagaiak dira. Gaur egun, 17 elikagai eskaintzen zaizkio kontsumitzaileari; garrantzitsuena Euskal Okela da, harategi baimenduetan saltzen den behi-aziendaren okela. Eusko Labela duten animalia-jatorriko beste elikagai batzuk hauek dira: esneko arkumearen okela, behi-esne pasteurizatua, oilaskoa, arrautzak eta hegaluzea. Landare-jatorriko elikagaietan, nabarmentzekoak dira tomateak, Gernikako piperrak, Ibarrako piperminak, Arabako patatak edo toki bateko edo besteko babarrunak.


Sartu den azken elikagaia oliba-olio birjina estra izan da. Elikagaia edozein dela ere, guztiak identifikatuta daude logo edo marka honekin: K EUSKO LABELTestu beltza.


Elikagai hauek guztiek ezaugarri bat dute: guztiak Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitziak eta transformatuak izan dira, landare- edo animalia-barietate eta prozesu jakin batzuk erabiliz, eta ohiko elikagaiak baino kontrolatuago daude. Horregatik guztiagatik, kalitate handiko elikagaiak dira. Marka honek bermatzen dituen irizpide zehatzak zein diren jakiteko, elikagai bakoitzari dagokion Produktuaren arautegia edo Markaren arautegia kontsultatu behar da.


Askotan, kontsumitzaileak berdindu egiten ditu, oker, sor-marka duten elikagaiak elikagai ekologikoekin.


Erreferentziak


Página oficial - Fundación Kalitatea Fundazioa