Etxeetako kontsumoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Elikagai gehienak etxean kontsumitzen dira. Batik bat azken urteotan, krisi ekonomikoak nabarmen murriztu baitu etxetik kanpoko kontsumoa. Informazio-iturririk interesgarrienetako bat Nekazaritza, Elikadura eta Ingurumen Ministerioak egiten duen Elikagai-kontsumoaren panela da. Informazio hau ematen du etxeek erosten duten elikagai bakoitzeko: kantitatea, ordaindutako prezioa, eta erositako lekua edo txikizkari mota. Garrantzitsua da kontuan hartzea informazio hori erositako elikagaiei buruzkoa dela; alegia, elikagaien kontsumoaren zenbatespen bat baino ez da.


Datu horiekin, informazio hau lor daiteke: elikagai jakin baten zer kantitate erosi den, elikagai mota bakoitzeko txikizkari mota bakoitzak zenbateko negozio-bolumena duen, elikagai mota bakoitzak batez beste zer salmenta-prezio duen txikizkari motaren arabera, eta elikagai jakin baten zer kantitate kontsumitu den etxean biztanle bakoitzeko. Datuak hileka eta urteka daudenez, elikagaien kontsumoan dauden aldaketak eta joerak ikus daitezke.


Datu-iturri honek abantaila garrantzitsu bat du: aukera ematen du kontsumitzailea segmentatzeko eta ikusteko zer eragin duten zenbait aldagai soziodemografikok —autonomia-erkidegoa, etxearen bizi-zikloa, klase soziala, udalerriaren tamaina eta etxean bizi den pertsona kopurua— elikagaien kontsumoan.

Erreferentzia


Ministerio de Agricultura, Alimentación y Medio Ambiente Base de datos de consumo en hogares