Estevia

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Estevia edo stevia (Stevia Rebaudiana Bertoni) landare bat da, eta bere orrietatik edulkoratzaile naturala atera daiteke. Hego Amerikako landarea da eta antzinatean, besteak beste, indio guaraniek eta japoniarrek erabiltzen zuten. Gaur egun gehien kontsumitzen den edulkoratzaileetako bat da.

Landare horretatik eratorritako edulkoratzaileek (generikoki “esteviol-glikosidoak” esaten zaie) oso kaloria gutxi dute, eta, gozatzeko ahalmena sakarosarena (azukre arrunta) baino 40 eta 300 bider handiagoa da.

EFSAk esteviaren kontsumoari buruzko arrisku-ebaluazioa argitaratu zuen. Europako Agentziaren arabera, Stevia eta Steviaren estraktuak kontsumitzea ez da kaltegarria mahaiko edulkoratzaile gisa erabiltzen badira.

Honako hau da EFSAk gomendatutako gehienezko dosia: eguneko 4 mg gorputz-pisuaren kiloko.

EFSAren iritzia – Estevia