Erribosa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Erribosa karbohidratoa ezinbestekoa da ATPa, (adenosina trifosfatoa) ekoizteko, hau da, zelulek erabiltzen duten energia-iturri nagusia. Elikagaiek badute, baina modu puruan ere merkaturatzen da, kirolarientzako osagarri moduan.


Ariketa gogorren serie errepikatuek giharraren ATP kantitatea murriztu dezakete, bai eta adenina-nukleotidoen erreserba osoa ahitu ere. Duela zenbait urte pentsatu zuten erribosa hartzeak lagundu zezakeela nukleotidoak birsortzeko eta sintetizatzeko prozesua azkartzen, eta, hala, kirola egin ondoren giharreko adenina-nukleotidoak azkarrago berreskuratzen.


Ikerketa batzuk egin dira kirolariei erribosa-osagarriak emanda, eta ikusi da errendimendu handiagoa lortzen dutela. Beste ikerketa batzuetan, ordea, ez dute halakorik ikusi. Gaur egun, ez dago frogatuta erribosa-osagarriak lagungarriak direnik kirolarientzat. Ikerketa gehiago behar dira oraindik.


Erreferentziak


Burke L. Nutrición en el deporte. Un enfoque práctico. Ed. Médica Panamericana. Madrid; 2010.

Ribosa. EBSCO CAM Review Board.