Errafinosa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Fruktosaren, galaktosaren eta glukosaren loturatik sortzen den oligosakarido bat da; trisakaridoa, zehazki. Gossiposa, melitosa eta meltitriosa ere deitzen zaio. Erremolatxaren, batataren, lekaleen eta fruitu lehorren osagaia da.


Errafinosa heste lodian deskonposatzen da, α-galaktosidasa izeneko entzima baten eraginez. Entzima hori bakterio deskonposatzaileen jardueraren ondorio da. Deskonposizio horrek sortzen ditu elikagai horien ingestioak eragiten dituen flatulentziak.


Erreferentzia


Los Carbohidratos en la nutrición humana: informe de una Consulta mixta FAO/OMS de expertos (1997)