Erradikal askeak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Espezie kimikoak dira, atomoak, ioiak edo molekulak, beren kanpo-orbitan elektroi desparekatu bat edo gehiago dituztenak; ondorioz, oso erreaktiboak dira.


Erradikal aske horien ezegonkortasunak eragiten du beste molekula batzuei elektroi bat kendu beharra, bi elektroi parekatu lortzeko, eta, hala, egonkortasun elektrokimikoa erdiesteko. Horren ondorioa da elektroia ematen duen molekula, bestalde, erradikal libre bihurtzea, eta, hala, kate-erreakzioa sortzea. Erradikal askeen batez besteko bizitza oso laburra da, mikrosegundoak, baina haien ahal erreaktiboak kalte larria eragiten die molekulei eta zeluletako mintzei.


Gure organismoko zelulek modu naturalean, metabolismoaren produktu gisa, erradikal askeak sortzen dituzte, baina zenbait entzimak —katalasa edo dismutasa— edo agente antioxidatzaileek —E bitamina, C bitamina edo selenioa— kontrolatu edo neutralizatu egiten dituzte. Kalte zelular eta organikoa gertatzen da, ordea, organismoa kanpo-kutsatzaileen —kutsadura, zigarreten kea edo hidrokarburo aromatikoen beste iturri batzuk— edo barne-produkzio handi baten esposiziopean gertatzen denean, orduan organismoaren babes antioxidatzailearen sistema ez baita aski kate-erreakzio horiek geldiarazteko.