Atomo batzuek, era naturalean nahiz artifizialki desegitean, erradiazio ionizatzaile izeneko energia igortzen dute. Bada, energia hori uhin elektromagnetikoen bidez (gama izpiak edo X izpiak) edo partikulen bidez (neutroiak, alfa partikulak edo beta partikulak) zabaltzen da.
Erradiazio horrek eta materiak elkarri eragiten diote, eta elkarreragin horren ondorioz ioiak sortzen dira, zuzenean nahiz zeharka.