Elikagaiak ontziratzea

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Ontziratzeari esker lortzen da elikagaiak kontserbatzea, euren iraupena luzatzea eta kalitate hobea lortzea. Gainera, ontziratzea komunikazio- eta marketin-sistema gisa erabil daiteke.

Elikagai higienikoki freskoak ematea ahalbidetzen duten ontziak bilatu direnean, hainbat ontziratze-metodo, material eta kontserbatze-tratamendu sortu dira.

Honako hauek dira teknika erabilienak:

  • Hutsean ontziratzea: aire guztia atera besterik ez da egiten.
  • Atmosfera kontrolatua: elikagaia inguratzen duen gasaren osaera ez da aldatzen denbora zehar.
  • Atmosfera aldatua: Gasen osaera biltegiratze-printzipioari egokitzen zaio, oro har, elikagaia ontziratzen den unean.

Ontziratzea prozesu termikoekin batera erabiltzen dituzten teknologia mistoak daude, elikagaien bizitza erabilgarria luzatzeko baliatzen direnak. Esate baterako, SOUS-VIDE teknologia: teknika horren bidez, elikagaia hutsean ontziratzen da, ontzi barruan tratamendu teknikoa emateko. Ondoren, arin hozten da.

Beste alde batetik, ontziratze-metodo berriak daude, hala nola, ontzi inteligenteak erabiltzea.