Elikagai multzoak

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Antzeko nutrizio-ezaugarriak dituzten multzoetan sailkatzen dira elikagaiak, haien osagai nagusiaren arabera (ia ez dago nutriente puru bakar batez osatutako elikagairik). Hala, funtzio berak dituzten eta nutriente kantitate beretsuak ematen dituzten elikagaiak multzokatzen ditu sailkapen horrek; beraz, multzo bereko elementuak truka daitezke dietaren ekarpen nutritiboa asko aldatu gabe.

Espainian, onespen zabalena duen biztanleria orokorrarentzako elikagai-sailkapena hirurogeiko hamarkadan ezarri zen, Elikadura eta Nutrizio Hezkuntzaren programan (EDALNU), eta 6 multzoko sailkapen batera egokitu da gerora:

  1. Esnekiak eta deribatuak: funtsezko elikagai multzoa da, proteina- eta kaltzio-iturri garrantzitsua, esnea eta haren zenbait deribatu biltzen dituena —hala nola jogurta eta gazta—.
  2. Elikagai proteikoak: proteina askoko elikagaien multzoa osatzen dute, eta proteina gehienek balio biologiko handia dute; tartean daude haragiak, arrautzak eta arraina, gazta onduak eta fruitu lehorrak.
  3. Elikagai hidrokarbonatuak, lekaleak, zerealak eta tuberkuluak: zenbait azpimultzo biltzen dituen elikagai multzoa, hala nola lekaleak, zereal guztiak eta haien deribatuak (ogia), eta patatak.

Lekaleak proteinatan eta zuntzetan aberatsak dira; gainerakoak elikagai energetikoak dira, kate luzeko karbohidrato ugari baitute (bereziki, almidoia).

  1. Barazkiak eta ortuariak: funtzio erregulatzailea duten elikagaien multzoa.

Ura da haien konposizioaren % 80-90, eta gatz mineraletan, bitaminatan eta zuntz dietetikotan aberatsak dira. Egunero kontsumitu behar dira, neurri batean edo bestean. Garrantzitsua da nabarmentzea mineralak eta bitaminak erraz galtzen direla kozinatzean.

  1. Frutak: barazkien antzeko funtzioa dute, elikagai erregulatzaile gisa jarduten baitute, eta mineralak eta bitaminak gehitzen baitizkiote dietari (batik bat, A eta C bitaminak, eta zuntza). Fruten % 80-90 ura da. Sakarosa, glukosa eta fruktosa motako azukreetan aberatsak dira. Egunero kontsumitu behar dira.
  2. Gantzak, olioa eta gurina: beharrezkoak dira; batez ere, gantz-azido asegabeak dituztenak.


Erreferentziak


Estrategia NAOS. Ministerio de Sanidad, Servicios Sociales e Igualdad y AESAN. Agencia Española de Seguridad Alimentaria y Nutrición.