Elikagai gordinen dieta

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Elikagaiak gordinik eta egoera naturalean, inolako tratamendurik jaso gabe, kontsumitzea aldezten duen dieta. Dieta honetan sartzen dira frutak eta barazkiak, fruitu lehorrak, hazi ernamuinduak, arrautza freskoak, elikagai deshidratatuak eta elikagai hartzituak (nagusiki, esneki ez-pasteurizatuak edo ez-homogeneizatuak, hala nola gazta eta jogurt freskoa). Dieta honek elikagai prozesatuak baztertzen ditu, hala nola pastak, ogia eta elikagai kozinatuak.


  • Elikagai gordinen dietaren abantailak: Landare-jatorriko elikagaietatik datozen bitamina eta mineralen ekarpen handia eta zuntz-ekarpen handia, zeinak idorreria saihesten baitu eta gosea asetzen.


  • Elikagai gordinen dietaren eragozpenak: Nutrizio-urritasunak izan litezke, energia-, karbohidrato-, proteina- eta koipe-ekarpena eta landare-jatorriko mineral eta bitaminena txikia delako (bereziki, B12 bitamina, D bitamina eta burdina).


Erreferentzia


Tratado de Nutrición: Nutrición Humana en el Estado de Salud. Angel Gil (DRT) Hernandez. 2010. Ed. Médica Panamericana.