Elikagai aberastua

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Nutriente bati edo batzuei dagokienez erreferentziako elikagaiak baino ekarpen handiagoa egiten duen elikagaia. Oro har, populazio batentzako gomendio dietetikoak asetzeko edo nutriente jakin baten gutxiegitasunari aurre egiteko diseinatzen dira horrelako elikagaiak. Nolanahi ere, garrantzitsua da aintzat hartzea nutriente baten gehiegizko aberasteak ondorio kaltegarriak izan ditzakeela organismoan; izan ere, interakzioak izan ditzake beste nutriente batzuekin, haien absortzioa murriztu edo desorekak eragin metabolismoan.


Merkatuan dauden kontsumo handieneko elikagai aberastuak hauek dira: esnekiak; zerealak eta haien deribatuak; gatza eta ongailuak. Oro har, kaltzioz, burdinaz, zinkez eta beste mikronutriente batzuez aberasten dira..


Erreferentziak


Álvarez-Vidal, L. 2.003. Enriquecimiento masivo de minerales y vitaminas en los alimentos. Informes técnicos EPSI. UAB. www.seguretatintegral.org

Academy of Nutrition and Dietetics. Enriched, Fortified: What's the Difference? (2008).