Elikagai-kontsumoaren panela

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Espainian zer elikagai erosten diren jakiteko informazio-iturrietariko bat da. Familiek etxean kontsumitzeko zer erosten duten jasotzen du, eta baita enpresek zer erosten duten ere janaria leku kolektiboetan prestatzeko, hala nola jatetxeetan, eskoletako eta enpresetako jantokietan eta ospitaleetan (etxetik kanpoko kontsumoa).


Urtero ematen ditu datuak panel horrek, 1987tik; beraz, elikagai-kontsumoan dauden joerak ikus daitezke. Neurri-unitate gisa, pertsonako eta urteko kiloak, litroak edo aleak (arrautzen kasuan) erabiltzen ditu. Elikagaien erosketari buruzko informazioa abiapuntutzat hartuta, nutriente-ingestioari buruzko zenbatespenak egiten dira.


Erreferentziak


Ministerio de Agricultura, Alimentación y Medio Ambiente

Ministerio de Agricultura, Alimentación y Medio Ambiente Consumo alimentario en España