Elikagaiei alergia izatea da elikagai bat kontsumitu, ukitu edo arnastearen ondorioz, pertsonen sistema immunologikoak izan dezakeen kontrako erreakzioa.
Erreakzio horiek “elikagai-alergenoak” izeneko proteina edo glikoproteinen aurrean sortzen dira. Alergeno horiek elikagaiaren parte izan daitezke edo horien garraiolari.
Elikagai horiek osasuntsuak izaten dira herritar gehienentzat, baina alergia dutenek larritasun-maila ezberdineko erreakzioak izan ditzakete, baita kopuru txikiak kontsumituta ere.
Aipamenak
Kontsumitzailea - Alergiak eta intolerantziak - ELIKA