Elikagai–alerta

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Gizakien edo animalien osasunean arriskua eragin lezakeen gertaera da elikagai-alerta bat. Honako hauek izan daitezke alerta baten jatorriak:

  • Elikagai edo pentsu baten kutsadura.
  • Animalientzako osasun arrisku handiko gaixotasuna (besteak beste, Mingain Urdin gaixotasuna).

Alerta-mota hauek jakinarazteko badira hainbat sare:

  • Estatu mailan

SILUM - Animalien elikadura arloko informazioa trukatzeko sistema.

RASVE - Albaitaritzako Osasun Alerten Sarea.

SCIRI - Elikagaien Alerten Sarea

  • Europa mailan

RASFF - Elikagai eta Pentsuetarako Alerta Azkarren Sarea.

  • Mundu mailan

INFOSAN - Elikagaien Segurtasuneko Sare Globala.

GLEWS - Animalien Gaixotasunen (Zoonosiak barne) Alerta eta Erantzun Azkarren Munduko Sistema