Elikadura osasungarriaren piramidea

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Elikadura osasungarriaren piramidea, elikadura-piramidea edo nutrizio-piramidea da elikadura osasungarrirako gomendioen grafiko bat. Oro har, han biltzen dira dieta osasungarri bat osatu behar duten elikagai taldeak, garrantziaren araberako ordenan, oinarritik (kantitaterik handienean kontsumitu behar direnak) erpinera (noizean behin eta neurriz kontsumitu behar direnak).


Eredu bat baino gehiago daude. Batzuk talde batzuei egokituak daude (haurrak, adinekoak), eta badira, orobat, beste gomendio batzuk biltzen dituztenak ere (jarduera fisikoa, adibidez), baina onarpen zabalena duena Sociedad Española de Nutrición Comunitaria erakundearena da (SENC, 2004), zeinak, gainera, zehazten baitu elikagai multzo bakoitzetik zenbat errazio hartu behar diren eta haiek zer pisu eta neurritakoak (etxeko neurriak) izan behar duten.


Piramide-eredu batzuk:


Erreferentziak


SENC

Fundación Dieta Mediterránea

Rodríguez VM, Simon E. Bases de la Alimentación Humana. Ed Netbiblo (2008)