Elikadura osagarria

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Bularreko haurren dietako edozein elikagai, ama-esnea edo formula artifiziala salbu. Horrelako elikagaiak 4. edo 6. hilabetetik aurrera sartzen dira dietan, eta pixkanaka sartu behar dira. Beikosta haurren dietan sartzeko arrazoiak nutrizioarekin lotutakoak, geografikoak, ekonomikoak, sozialak eta kulturalak izaten dira. Bestalde, bularreko haurren beharrizanetan haur batetik bestera dagoen alde handia dela eta, beharrezkoa da dieta elikagai horiekin osatzea. Beikosta osatzen duten elikagaiak eta dietan sartzeko unea hauek dira:

  1. Glutenik gabeko zerealak: 4. hilabetetik aurrera.
  2. Frutak: 5. hilabetetik aurrera (sagarrarekin, udarearekin, bananarekin eta laranjarekin hasi behar da, eta marrubiak, kiwia eta abar saihestu egin behar dira lehen urtean, elikadura-alergiak direla eta)
  3. Barazkiak: 5.-6. hilabetetik aurrera (patatarekin, porruekin, azenarioekin, lekekin eta abarrekin hasi behar da, eta lehen urtean saihestu egin behar dira hosto berdeko barazkiak, hala nola espinakak, zerbak eta abar, nitratoak dituztelako).
  4. Haragi koipegabeak: 6. hilabetetik aurrera.
  5. Zereal glutedunak: 7. hilabetetik aurrera.
  6. Haragi koipedunak: 8. hilabetetik aurrera.
  7. Arrain zuria: 9. hilabetetik aurrera.
  8. Arrautza-gorringoa: 10. hilabetetik aurrera.
  9. Arrain urdina, arrautza-zuringoa, lekaleak: 12. hilabetetik aurrera.
  10. Esnekiak: 9. hilabetetik aurrera.


Erreferentziak


Livia Machado de Ponte. Nutrición pediátrica. 2009. Ed. Médica Panamericana.

Manuel Hernández Rodríguez. Alimentación infantil. 2001. Ed. Díaz de Santos, S.A.