Elikadura-sinbolismoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Pertsona talde batentzat esanahi edo sinbolismo jakin bat duten objektuak edo jarrerak dira sinboloak. Elikaduraren arloan, sinbolismoa aintzat hartuta baino ezin da ulertu elikagai batzuen kontsumoa edo kontsumitzeko modua. Ez dago elikadura-jokabide irrazionalik, arrazionaltasun ezezaguneko jokabideak baizik. Sinbolismoaren bidez, ideia bat transmiti daiteke, edo pertsona multzo baten lotura indartu.


Besteak beste, ideia hauek transmiti daitezke: pertsona batekiko interesa agertzeko elikagai garesti bat eskaintzea, sinesmen erlijioso bat agerian jartzea elikagai mota bat jateari uko eginez, eta egun bat berezia dela gogoratzea elikagai jakin bat janez.


Mahaikidetasunaren bidez —elkarrekin janez— ere indartu daiteke talde bat osatzen duten pertsonen arteko lotura. Familia-otorduek, lagunekin egiten direnek edo tokiko jaietakoek familia bateko, interes talde bateko edo toki jakin bateko kidetza-loturak gogorarazten dituzte.


Elikaduraren dimentsiorik sozialenetako bat da sinbolismoa, elikagaien esanahiak ez baitagozkie berez elikagaiei ; aitzitik, pertsona multzo batek eraikitzen eta partekatzen ditu.


Erreferentziak


Cruz Cruz, J Antropología de los hábitos alimentarios Pags: 13-18

Jáuregui, I Los alimentos como señas de identidad. Patrones culturales y alimenticios. El ejemplo de la Rioja. Distribución y Consumo