Elikadura-osagarria

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Elikadura-osagarriak dira zenbait nutrienteren kontzentrazio handiak dituzten produktu batzuk, helburu dutenak dieta osatzea dietak ezin dituenean eman organismoak garapen eta mantentze arrunterako behar dituen nutriente guztiak.


Dositan merkaturatu ohi dira, hau da, kapsulatan, pilulatan, tabletatan, hauts-zorrotan edo -ontzitan, anpulutan, botilatan eta antzeko beste formatu batzuetan.


Elikadura-osagarrien adibiderik ohikoena da nagusiki nutrientez osaturik dagoena, hala nola bitaminaz eta mineralez, eta beste osagai batzuk ere badituena, hala nola aminoazidoak, gantz-azido esentzialak, zuntza, askotariko landareak eta belar-aterakinak.


Erreferentziak


AESAN

BOE