Elikadura-mitoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Jende gehienak egiatzat hartzen duen dietako elikagaiei buruzko uste zabaldu bat nahiz oinarri zientifikorik ez duen.

Hona hemen mitorik zabalduenetako batzuk, eta haiek gezurtatzen dituen arrazoibide zientifikoa:

Esneari buruzko mitoak

  • Bularreko haurrek baino ez lukete hartu behar esnerik, gainerako ugaztunetan bezala. Nutrizioaren ikuspegitik, oso elikagai aberatsa da, eta dietako kaltzio-iturri nagusia. Kaltzio kantitate egokia hartzea beharrezkoa da bizitza osoan.

Otorduetan ura edateak gizendu egiten du.

  • Urak ez du kaloriarik ematen; beraz, edaten dugunean edaten dugula, ez du gizentzen.

Elikagai integralek ez dute gizentzen.

  • Elikagai integralek finduek baino zuntz gehiago ematen dute, baina kaloria-konposizio berdintsua dute. Adibidez, arroz integral irakinak 105 kcal/100 g ematen du; finduak, 119 kcal/100 g.

Bitaminek eta mineralek gizendu egiten dute.

  • Bitaminek eta mineralek, urak bezala, ez dute kaloriarik ematen; beraz, ezinezkoa da gizentzea.


Erreferentziak


Alonso LE: Mitologías alimentarias cotidianas. Revista internacional de sociología 2005; 40: 79-107.