Elikadura-kodea
Jump to navigation
Jump to search
Elikadura-kodea elikagai, ongailu, estimulatzaile eta edariei (horien lehengaiei) dagozkien oinarrizko arauak dira. Etxean erabiltzen eta kontsumitzen diren produktu, materia, tresna eta lanabesei ere eragiten die.
Horretarako, honako helburu hauek dituzte:
- Definitzea zer diren elikagai, ongailu, estimulatzaile eta edariak, baita gainerako produktu eta materiak ere.
- Horiek bete beharreko gutxieneko betekizunak zehaztea.
- Zehaztea elikagaien prestatze-, kontserbazio-, ontziratze-, banatze-, garraio-, publizitate- eta kontsumo-prozeduren oinarrizko betekizunak.