Elikadura-intoxikazioa
Kontsumitzailearen osasunari kalte egin diezaiokeen substantziaren bat duen elikagai kutsatu bat irensteak eragiten duen asaldu edo gaixotasuna. Substantzia hori izan daiteke jatorri biologikokoa (mikroorganismoek sortutako substantzia toxiko edo “toxina” bat), edo izan daiteke konposatu fisiko (harriak, lurra, hondarra, etab.) edo kimiko bat (herbizidak, intsektizidak, detergenteak, etab.).
Elikagaien kutsaduraren jatorria, gehienetan, haren manipulazio okerra izaten da (elikagaia behar ez bezalako tenperaturan kontserbatzea, kate hotza etetea, gutxiegi egostea, kutsadura gurutzatua gertatzea, etab.).
Eskuarki, sintomak digestiori lotuak izaten dira (gonbitoak, diarreak, etab.), baina, irentsitako konposatu toxikoaren dosiaren arabera, ager daitezke arazo larriagoak ere, baita heriotza ere. Jarraian, bakterioek eragindako zenbait elikagai-intoxikazio laburbiltzen dira:
Toxina sortzen duen mikroorganismoa | Elikagai-iturria | Sintomak | Iraupena |
---|---|---|---|
Staphylococcus aureus | Entsaladak, Urdaiazpikoa, Okela-produktuak, Postre kremadunak, Behar ez bezala biltegiratutako esnea | Goragaleak, gonbitoak, abdomeneko mina, diarrea. Kasu larriak: deshidratazioa eta shocka | 24 ordu |
Bacillus cereus | Arroz frijitua, Esne-hautsa, Fruta lehortuak, Haragia, Barazkiak, Patatak | Náuseas, vómitos, dolor abdominal, diarrea | 24 ordu |
Clostridium boulinum | Elikagai ez-azidoak eta ongi kontserbatu gabeak,(etxeko kontserbak) | Paralisi flazidoa; batzuetan, gonbitoak agertzen dira aurretik | 12 ordutik hasi eta egun batzuetara bitarte |
Clostridium perfringens | Haragiak, Arrain-produktuak | Eginkari apartsu eta kirasdunak, abdomeneko mina, eta, batzuetan, goragalea eta gonbitoak | 24-48 ordu |
Escherichia coli | Edozein elikagai edo edari | Goragaleak, gonbitoak, abdomeneko mina, diarrea urtsua | Egun batetik egun batzuetara bitarte |
Erreferentziak
Microbiología de los Alimentos. Fundamentos y fornteras. Michael P. Doyle, Larry R. Beuchat, Thomas J. Montville. Editorial Acribia, S.A. 2001. Microbiología. Segunda Edición. Roger Y. Stanier, John L Ingraham, Mark L. Wheelis, Page P. Painter. Editorial Reverte, S.A. 1992. Organización Mundial de la Salud