Edari isotonikoa

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Gatz mineralak eta azukreak odolaren presio osmotiko berean dituen prestakin likidoa. Ezaugarri horri esker, haren osagaiak azkar xurgatzen eta igarotzen dira odolera.

Horrelako edariak kirolean erabiltzen dira batik bat, asko izerditzeagatik galdutako ura eta gatz mineralak berreskuratzeko. Nekea atzeratzen eta beroak eragindako lesioak saihesten laguntzen dute, errendimendua hobetzen dute, eta errekuperazioa bizkortzen dute.

Erreferentziak


Bebidas isotónicas. Consumer 2004; Julio/Agosto;26-29