E. coli O157:H7

Wikia-Elikatik

Escherichia coli bakterioaren andui bat da eta elikagaiak kutsatzen ditu, toxina bat (verotoxina) ekoizten duelako. Bakterio enterohemorragiko gisa definitzen da kaltetutako pertsonengan eragiten dituen sintomak direla eta: beherako odoltsua eta ugaria. Batzuetan giltzurrunetako hutsegiteak (sindrome uremiko-hemolitikoa) eragin ditzake.

Transmisioa gorozki eta ahoaren bidez gertatzen da, eta, batez ere, kutsatutako elikagai gordinak kontsumituz gero. Kutsatutako uraren bidez ere transmititzen da.