Digestibilitatea

Wikia-Elikatik
Jump to navigation Jump to search

Hartu eta xurgatu ondoren azkenik odolera pasatzen den elikagai kantitatea. Termino honek nutrienteen erabilera-mailaren berri ematen du, eta digestibilitate-koefizientearen bidez kalkulatzen da, zeinak kontuan hartzen baititu hartutako kantitatea eta eginkarietan ezabatutakoa. Horrenbestez, jotzen da kolonaren bidez ezabatzen ez den guztia digeritu eta xurgatu egin dela.


Nutrienteen digestibilitatea, eta, horren ondorioz, elikagaiena, beren mota eta izaeraren arabera aldatzen da. Hala, oro har, animalia-jatorriko elikagaien digestibilitatea handiagoa da landare-jatorrikoena baino. Halaber, karbohidratoen ehuneko handi bat digeritzen da, % 98 batez beste; koipeen batez besteko digestibilitatea % 95 da, eta proteinena % 92 inguru. Dena dela, zenbait mineralen kasuan, hala nola burdina edo kaltzioa, digestibilitatea askoz txikiagoa da.


Erreferentzia


FAO-Food and Agriculture Organization